Joan webguneko menuko “Sartu / Eman izena” atalera eta eman izena. Izena ematean, ikasgela (talde) bakoitzak egingo duen erronka hautatu beharko duzu.
Joan webguneko menuko “Sartu / Eman izena” atalera eta eman izena. Izena ematean, ikasgela (talde) bakoitzak egingo duen erronka hautatu beharko duzu.
Gehienez 48 orduko epean, misioan plaza daukazula dioen berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu, plataformarako sarbidearekin batera.
Sortu irakasle-profila harremanetarako datuak erabiliz.
Zehaztu zer ikasgelarekin (talderekin) hartuko duzun parte, eta talde eta misio bana sortuko dira automatikoki ikasgela bakoitzerako. Ikasgela bakoitzak talde bakarrean har dezake parte. Halaber, talde bakoitzak erronka bakarra egin dezake.
Webguneko “Gida didaktikoak” atalean, erronka bakoitzaren gida didaktikoa deskarga dezakezu. Gida bakoitza zure erkidegoko hezkuntza-curriculumera egokituta dago, eta egutegia, metodologiaren inguruko orientazioa, eduki teoriko gehigarria eta curriculumari dagokion edukia dauzka. Plataforman bertan atzitu ahal izango duzu materiala. Bi erronkak lau zatitan daude banatuta, eta honako hau eskaintzen da zati bakoitzeko: azalpen-bideo bat, eta erronka esperimentu baten bidez gainditzeko laneko planaren PDFa.
Izena eman duten irakasleentzako formakuntza-saio birtual bat eskainiko dizuegu. Proiektuak nola funtzionatzen duen eta laborategietan landuko dituzuen edukiak azalduko dizkizuegu.
Lehenengo saioan, taldeak misioa eta plataforma ezagutuko ditu. Ondoren, Lab 1 lantzen has zaitezkete.
Proiektua zure ikasleei aurkeztu ondoren, gurekin zuzenean konektatzeko eta elkarrizketan aritzeko aukera eskaintzen dizuegu bideodei baten bidez.
Missio ALBAko eskola guztiak konekta zaitezkete, eta pantailaren bidez sinkroia erakutsiko dizuegu. Zuzenean egingo den txatari esker, nahi duzuena galdetu ahal izango diguzue :)
Zorionak! Lehenengo laborategia arrakastaz burutu duzue. Erronkan zurekin parte hartuko duen ikasgela (talde) bakoitzari Misioa Martxan kit-a bat bidaliko diogu ikastetxera. Paketean, misioa osatu ahal izateko beharko duzuen materialaren zati bat aurkituko duzue, eta baita sorpresaren bat edo beste ere, baina oraindik ez dizuegu esango zein. Gainerako tresna eta baliabideak laneko planetan daude zehaztuta, eta ikastetxeetako ohiko objektuak edo objektu arruntak dira.
Fase bakoitzean, ALBA sinkrotroiko taldeko bi pertsonaren laguntza izango duzue. Laguntzaile horiek gainditu edo ebatzi beharreko erronka edo enigmaren berri emango dizuete bideo baten bidez. Hura deszifratzeko, laneko planaren PDFa deskargatu beharko duzue, eta esperimentu bat egin ikasgelan. Amaieran, laborategiko txostena bete beharko duzue, erronka gainditu duzuela frogatzeko.
Lau faseak gainditu ostean, helmugara helduko zarete. Orduan, misioaren amaierako txostena deskargatu ahal izango duzue, ikasle bakoitzarentzako diplomaz gain; diploma horri esker, betiko gogoratuko duzue bizitakoa..
Ikasturtearen amaieran beste konexio birtual bat egingo dugu, eta ikasleek ALBAko langile batzuekin berriz konektatu eta zuzenean txat bidez hitz egiteko aukera izango dute, Misioan zehar ezagutu dituzten horiekin.
Helburura iristen diren parte-hartzaile guztiek oroigarri gisa besoko bat jasoko dute. Horrez gain, laborategi bakoitza amaitzean, proposatutako egutegiaren barruan ebazten duten talde guztien artean, webgune honetako hasiera-orrian agertzen den sari sorta zozketatuko da.